FILOSOFIA

Euskal gastronomia eta kultura. Hauek dira gure erroak, garenaren eta egiten dugunaren sustraiak: sukaldaritza maite dugun profesional taldea gara, beti espiritu kritikoa dugun taldea, hain zuzen.

“GASTRONOMIA, ARTE ETA MUSIKA”

Lokal bakoitzak bere giroa du, bere testuingurua, bere nortasuna, beti ere inguruarekin bat datorrena, leku eta jendearen araberako eskaintzarekin. Artea, musika eta dekorazioa bat datoz kultura gastronomikoarekin.

Gure sukaldaritzaren oinarria euskalduna da: xumea, zintzoa eta kalitatezkoa, munduko hainbat kultura gastronomikoetako ukituekin. Produktua dugu, zalantzarik gabe, izarra; bertatik haste da dena: gure baso, mendi eta itsasoetako lehengaia baitugu, garaian garaikoa, 0 kilometroduna, ahal dugun guztietan.

Gastronomia, kultura eta arte
filosofia-gastroleku

“PRODUKTUA, IZARRA EZTABAIDAEZINA”

Bertako ekoizle txikiekin egiten dugu lan, arduraz landatu eta aukeratutako lehengaiak erabiltzen ditugu, beti ere ingurugiroa, sorkuntza-prozesuak, trazabilitatea eta ekoizleak errespetatuz.

Egun Gastroleku sei lokalek osatzen dute Donostian: Atari (2011), Sirimiri (2012), Gu (2015), Aste.148 (2017), Txalupa (2018) eta Lanbroa (2019).

 

Fermin Calbeton Kalea 45, bajo – Oficinas Gastroleku
Donostia- San Sebastián (Gipuzkoa)
Tel: +34 943 441 382